XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Metazeleari dagokiola, kanal erradialak dira ondo garatuta dauden bakarrak.

Ohizkoa den bezala, kanal erradialak, sistema akniferoko kanal erradialekiko posizio distalean paratuta daude, eta tentakulu edo oin anbulakralei adar lateralak bidaltzen dizkiete.

Ez da seguru, kanal erradial metazelikoaren eta ahoko konduktu anular metazelikoaren artean erlaziorik dagoenik; aipaturiko konduktu peribulak nerbio-eraztun ektoneuralaren azpian dago.

Holoturoideoetan kanal genitalari dagokion metazele aboraleko eraztuna falta da.

Gorputzaren horman, uzkia inguratzen duen kanal anularra barrunbe zelomiko handiaren metazeletik dator seguraski.

Ekinoideoetan bezala, gorputzeko gain-alde eta nerbio-kordoi ektoneuralaren artean kokatuta dauden kanal epineural ektodermikoak laguntzen die kanal zelomikoei.

Odol-aintziren sistema guztiz desberdintzatua dago.

Lehenago aipaturiko heste-aintzirak, eraztun kalkareoaren mailan kokatuta dagoen aintzira zirkulu batekin komunikatuta daude.

Aintzira honetatik, kanal anbulakralen ibilbidea segitzen duten bost sinu erradial ateratzen dira.

Holoturoideo askotan, heste-aintziren artean kapilare-sare lodi bat garatzen da, arbola brankialen gainean heda daitekeena.

Nerbio-elementuen konplexutik ondo garatuta dagoen bakarra, nerbio-sistema ektoneurala da.

Sistema hau, kanal epineuralen horma proximalean kokatuta dago, eta bereziki bost nerbio erradial ateratzen direneko eraztun batez osotuta dago (164. ird.).

Kordoi erradial ektoneuralen azpitik ba dira hemen ere, horma metazeliko distaleko erregioan, askoz ere gutxiago desberdinduta dauden sistema hiponeuralaren bideak; sistema horretan nerbio-eraztuna falta da.

Sistema aborala ere guztiz murriztua da.

Zenbait holoturoideotan, sentimen-organo gisa estatozistoak aurkitzen ditugu, tentakuluek sentimen-zelula ugari dituen epitelioa dutelarik.

Oso gutxitan gertatzen da, ikusmen-organo sinpleenei dagokien egitura duten orbain txiki beltzak agertzea tentakuluen oinean.

Ugal aparatuak ez du erakusten gainontzeko ekinodermatuen parakuntza pentarradiatua.

Holoturoideoetan ugal aparatua hodi genitalen sorta batez edo biz osatua da; kanporako irekiunea, alde dortsaleko erdiko lerro interadialean oso aurreraino doan konduktu baten muturrean dago.

Sexuak banatuta daude ia beti.

Holoturoideo askok izugarrizko birsorkuntz ahalmena dute.

Kanpo-estimulu bortitz baten ondorioz barne-organoetarik asko egozten dituzte, hala nola, hestea, Cuvier organoak eta arbola brankialak, eta epe labur batetan birsortu egiten dituzte.